#itsasoadabidebakarra bidai bat da,
doluari gorazarre bat, aldaketari aldarri bat eta bizitzari parez pareko begirada bat
“Arte garaikideak aurretik egindakoa deseraikitzen du, gelditzen diren zatiekin berria egiteko”. Ez dira nire hitzak, Lizar Begonarenak dira.
Laida Zaprek ekarri zituen kaierara, nire egunerokoetan eta kantuetan agertzen diren hitzak deseraiki, eta gelditu ziren zatiekin sortu zuena.
Ez egotea, egoteko modu bat dela ikasi dugu bidean. Horrela egin ditugu kantuak, eta horrela marraztu ditugu orriak.
hemen ez da ezer bukatzen, bidaia hasi besterik ez da egin
porturik ikusten ez denean ere, imaginatzen jarraitzea da erronka
dena aldatzen baita, baita kantuak ere
gurekin batera igeri egin nahi baduzu, etorri, batu zaitez eskifaiara
lantzean behin jasoko duzu postalen bat, konturen bat, kanturen bat, eta elkarrekin eraikitzen jarraituko dugu, gelditzen diren zaitiekin berriak sortuz
gabiltz, eta gabiltzalako gaude hain zikin
“Zeditutako espazioan, sorkuntzen arrastoekin, erraza baita berrasmatzea” (Laida Zapre)